PIPAÓN
DANZAS
PIPAÓNgo DANTZAK.
Urtean bitan herrian dantzatzen dira: Bat, abuztuaren 16an,
Roke Deunaren ohorez. Bestea, irailaren 14an, Santa
Cruz de la Exaltacion herriko jaietan. Dantza hauek
gerlari izaera daukate eta gaur egun dantza batzutan makilak
nola erabiltzen diren ikus dezakegu.
ERREMENTARIA
Gerlari eta nekazari izaera daukan palukada edo trokeoa da,
dantzaren une batean lurra lantzea simulatzen baita. Dantzaren
hitza hurrengo hau da:
El herrero
y el barbero
el cura y el sacristán,
hacen los hijos a medias
y los parten por San Juan.
El herrero Pedro Mulo,
una cruz de plata halló,
por hacer un cristo de Ella
en la fragua la metió.
MAKILEN DANTZA
Dantza honetan dantzariak, makilak gorantz dituztelarik, hauen
behetik behin eta berriz pasatzen dira. Garaileen dantza bat
dela ulertzen da.
Honako hau esaten du:
La masa
ya está hecha,
y la hornera no está
pa cuando ella vuelva,
la masa se perderá.
TAMPARRANTAN
Dantza hau alaia eta bizienetariko bat da.
Tamparrantan
las uvas están verdes,
Tamparrantan
ya se madurarán,
Tamparrantan
que tocan a misa,
Tamparrantan
que tocan a entrar
ARBOLA DANTZA
Pipaonen galdetzen badugu zer den haientzat dantza hau,
aterpea, fruituak, beroa, lana eta atsedenaldia ematen dien
benerazio bat dela esango digute. Agian, horregatik, tontor
altuenean el Mingalanillo izeneko panpin batekin
apaintzen dute, sokak tiraka eginez dantzarazten dutena.
CASTAÑUELA
Castañuelaren azken dantza hau (bi desberdin) laguntasun
bezala erabiltzen da.
Al jardín
va la niña,
chumba la va llámala,
que ella dormida está,
llámala, llámala
que ya se despertará.
Pipaongo dantzariekin beti joaten den CORTEJO
deritzonarekin ezin gara ahaztu, Las Capas izenakoa.
Cortejo hau honako hauek osatzen dute: Alkatea,
Epailea, eta Vera Cruz Ermandatearen Abadea, guztiek kapa
beltzak eramaten dituztenak. 40. eta 50. urtetan, herriko
ekitaldi nagusi guztietan (mezak, prozasioak, etabar), udaletxeko
batzarkide guztien artean behartua zegoen jantzia zen kapa
hura.
Kapa hauek belaunik belaunera jarauntsi egiten ziren, mutil
ezkongaien ostilamendua osatuz.
Cortejo-aren ikusgarriena Agureen bikotea da.
Aitonak carbonera alkondara darama, sakuta sorbaldan
eta larruzko bota arruntak. Amonak soineko beltza baska osoan
farfailekin apainduta, mantila luzea eta mantu besoan.
Cortejo-a beti ixten dutenak hiru emakume gazte
dira, gona gorria eta berdea, alkandora zuriak eta jakatxo
beltzak pasamaneriarekin azpilduretan apainduta
eta zapi gorri bizi bat daramatenak. Emakume ezkonduak soineko
zuria darama (bakarrik festaren 4. egunean jazten zuena, ezkonduen
eguna zela eta; eta ihauterien asteartean ere bai).
JANZKERA
Pipaongo zortzi dantzariek distira osoz alkandora zuri,
lepoan bolante duena, loreduna mahuketan, sayuela pasamaneriarekin
eta urrezko litsak , praka motz zuriak koloretako zintekin
alboetan jasota, belaunetaraino galtzerdiak alpargata zurien
eta gorrien zintekin pasatua eramaten dute. Eta bukatzeko,
buruan korapilatua zapi bat. Katximorroa bere
gonaren kolore urdinagatik eta lore urdinak mahuketan eta
aginte makila bat borla urdinak eta gorriak eramateagatik
bereizten da.
| |