ARAMAYONA
DANTZAK
TXAKOLIN DANTZA.
Joku dantza hau oso hedatuta dago Euskal Herriko beste herrialdeetatik
ere. Bi oinak elkarrekin egonda salto egiten da bi makil edo
gerrikoen gainean, hauek sortutako irudiaren koadrante batetik
bestera pasatuz. Taberna, erromeria eta jai giroetan dantzatzen
da. Honen bidez hainbat txakoli edo ardo tragoren ondoren
baldintza edo egoera hobean nor zegoen frogatzen saiatzen
ziren.
|